XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4.1.-
KONTABILITATE-EGITEAK.4.1.1.-
Zenbait kontzepturekiko zehaztasuna.Orain arte, inbentarioari (ondare zehaztuari) edo balantzeari dagokien ikuspegi estatikoa aztertu dugu; Enpresariak egiten dituen eragiketen ondorioz, ondarean sortzen diren aldaketak ikusiko ditugu ikasgai honetan, ondareari zentzu dinamikoa emanez, ondarearen ezaugarririk nabarmenena etengabeko aldaketa bait da.
Adibidez, salmentak eta erosketak, ordainketak eta kobrantzak, etengabe gertatzen ari dira, eta beraz, ondarea aldatu egiten da.
4.1.2.-
Definizioa.Enpresariak egiten dituen eragiketei
Ondorioz, egite hauek kontabilitatearen bidez neurtu, aurkeztu eta bildurik ager daitezke.
4.1.3.-
Ondarearen formula.Kontabilitate-egiteek, identitate horretan parte hartzen duen edozein elementu alda dezakete.
4.2.-
KONTABILITATE-EGITEEN SAILKAPENA.Aktiboan, pasiboan eta netoan, enpresaren iharduerak sortzen dituen aldaketen arabera, honela sailka daitezke kontabilitate-egiteak: a) Kontabilitate-egite trukagarriak: Egite hauek aktiboa, pasiboa edo netoa aldatzen dute, baina ez dute inoiz kapital efektiboaren kantitatea aldatzen.
b) Kontabilitate-egite aldatzaileak: Egite hauek aktiboa edo pasiboa handituz edo gutxituz, kapital efektiboaren kantitatea aldatzen dute.
c) Kontabilitate-egite mixtoak: Egite hauek netoaren kapital efektiboaren trukea eta aldaketa, batera suposatzen dute.